Party guztiko PCrik dotoreena daukazula uste duzu? PCaren barruko xehetasun guzti-guztiak zaindu dituzu? Diseinu berezi-berezia egin diozu? Hauxe duzu, orduan, zure lehiaketa! Berdin zaigu nolakoa den kanpotik; barrukoa de benetako edertasuna.
- PCaren barrualdeari erreparatuko dio lehiaketak; kanpoaldea ez da kontuan hartuko.
- 2 kategoria egongo dira:
Likido bidezko hozte-sisteman oinarritutako ordenagailuak.
Aire bidezko hozte-sisteman oinarritutako ordenagailuak.
Araudia:
- Gipuzkoa Encounter-eko parte-hartzaile gisa akreditatutakoek bakarrik har dezakete parte.
- Izen-ematea Gipuzkoa Encounter-en intranetaren bidez egingo da.
- Zenbait alderdi baloratuko dira, 0tik 10era dezimal batekin, eta alderdi horietako bakoitzean lortutako puntuen batura izango da azken puntuazioa.
- Egindako lanaren edo aldaketen arabera zenbatetsiko da alderdi bakoitza.
- Kalifikazioak txapelketaren antolakuntzak egingo ditu.
- Pc-a encounter batean podiumera iritsi bada, ezin izango da hurrengo urteetan aurkeztu. Aldaketa nabarmenak egiten ez bazaizkio behintzat.
- Ebaluatu behar diren ezaugarriak hiru eratara puntuatu daitezke, ezaugarriaren arabera:
Positiboak: ebaluatu behar diren alderdi gehienetarako erabiltzen dira, eta 0 eta 10 arteko balioa ematen zaie; beraz, gehitu egiten dute beti.
Negatiboak: estatus hoberena izan behar dutela irizten zaien alderdiak balioztatzeko erabiltzen dira, eta -10 eta 0 arteko balioa ematen zaie; beraz, kendu egiten dute beti.
Adibidez, “garbitasuna”: ohikoa garbi egotea da; zikin badago, puntu negatiboak jasoko ditu.
Simetrikoak: 0tik abiatuta, ebaluazioaren arabera balio positiboa edo negatiboa har dezaketen alderdiak dira, eta -10 eta 10 arteko balioa ematen zaie.
Puntuazio simetrikoak sartzea kalitateko lanaren mesedeko da; izan ere, lan baten alderdiren bat oso txarra bada, punturik ez emateaz gain, puntuak kendu ere egin ditzake.
Hauek dira ebaluatzen diren ezaugarriak eta ezaugarri bakoitzaren puntuazio-mota:
Positiboak |
Negatiboak |
Simetrikoak |
Originaltasuna |
Garbitasuna |
Kableen antolamendua |
Worklog-a |
Osagaien funtzionamendua |
Aire bidezko hoztea (airflow) |
Argiztapena |
|
Metakrilato/plastikozko lanak |
Hozte-sistema pertsonalizatua |
|
Metalezko lanak |
Sleeve kableatua |
|
Beste material batzuekin egiten diren lanak |
Berrikuntza |
|
3D inprimatze / CNC fresatzeko makinako lanak |
Elektronika / Robotika |
|
Pintura-lanak |
Beste elementu batzuen integrazioa |
|
Binilo-lanak |
Bukaera, osotasunaren integrazioa eta estetika |
|
Lan digitala |
- Banaka edo taldeka har daiteke parte, baina ez bietara: parte hartzen ari den talde bateko kideek ezin izango dute parte hartu banaka; eta, era berean, talde batek ezin izango du parte hartu kideetako bat banaka parte hartzen ari bada. Taldeka parte hartuz gero, taldekideen izenak jakinarazi behar zaizkio antolakuntzari.
- Parte-hartzaileek bertan egon beharko dute puntuazio-fasean, epaimahaiak egiten dituen galderei erantzuteko.
- Parte-hartzaile bakoitza Intranetera sartu beharko da izena ematera.
- Erregelamenduaren aplikazioari buruzko zalantzarik izanez gero, Hardwareko antolakuntzak erabakiko du nola aplikatu behar den.
- Arauetako edozein ez betetzeak parte-hartzailea lehiaketatik kanpo uztea ekarriko du; era berean, parte-hartzeari dagokionez edo lehiaketarako egindako lanari dagokionez tranparen bat eginez gero, bestelako neurriak ere har daitezke, arau-haustearen larritasunaren arabera.
- Antolatzaileak jarriko dira harremanetan parte-hartzaile bakoitzarekin, eta ordu bat esleituko diote, ordu horretan antolatzaileek bera dagoen lekuan egin dezaten ekipoaren ebaluazioa.
- Parte-hartzaile guztiek onartzen dituzte Interiorismo lehiaketaren baldintzak eta arauak.