Aurten ere Gipuzkoa Encounterren catering zerbitzua izango dugu.
Txartel baten erreserba estranetetik egingo da. Ordainketa konfirmatua duzuenok aukera bat gehiago izango duzue estranetean erreserbei dagokien atalean bono bat eskatu ahal izateko.
Catering txartela eskatzeko azken eguna martxoak 19 da.
2 modalitate eskaintzen dizkizuegu:
- 4 eguneko Txartela (ostegun afaritik igande bazkarirarte): 58,00€
. Osteguna: Afaria
. Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Igandea: Gosaria+Bazkaria
- 3 eguneko Txartela (ostiral afaritik igande bazkarirarte): 42,00€
. Ostirala: Afaria
. Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Igandea: Gosaria+Bazkaria
Aukeratutako modalitatearen ordainketa partyan egin beharko da.
Gosari, bazkari eta afarirako ezarritako ordutegietan erabili ahal izango dira.
Gosaria: 9:30 - 11:00
Bazkaria: 13:30 - 16:00
Afaria: 20:30 - 23:00
Gosarirako Colacao edo kafea, opil bat eta zukua emango da.
Bazkari eta afarirako lehen platerra, bigarrena, ogia eta postrea emango da.
Menu mota:
- Lehenengo platera:
Eltzekoa: Dilistak, garbantzuak, babarrunak,…
Barazkiak: Porrupatata, purea,…
Makarroiak tomatearekin
Era askotako entsaladak: misto, pasta,…
Zopa
Paella
- Bigarren platera:
Saltxitxak patata-purearekin
Haragi-bolak tomatearekin, saltsan
Oilasko errea, gisatua,…
Bakailaoa ajoarriero erara
Arraia arrautzaztatua
Solomoa piperrekin
Biribilkia
- Postrea:
Etxeko flana
Jogurta
Fruta
Era askotako tartak