Prentsa

Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Prentsa-oharrak:
Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.

Gipuzkoa Encounter bilkura teknologikoaren antolatzaileak oso pozik agertu dira dibertimenduz eta formakuntzaz beteriko hiru jardunaldi hauen garapenarekin. Hitzaldi, tailer eta lehiaketetan pertsona ugarik hartu dute parte, eta 3000 bisitari inguru bertaratu dira Tolosako Usabal kiroldegira. Izen-emate errekorra gutxi balitz, agerikoa da adin guztietako gipuzkoarrak hurbiltzen direla teknologia berrien topaketaren eskaintzaz gozatzera.

Gipuzkoa Encounter topaketan parte hartu duten hainbat adituk ohartarazi dute teknologia berriek dakartzaten arriskuez informatu behar dela gizartea. Teknologia berrien bilkuran eskainitako zenbait hitzalditan azpimarratu dute babes-neurri aktiboak hartzea beharrezkoa dela gailu adimendunak segurtasunez erabiltzeko. Batez ere, gero eta aparailu gehiago ditugulako internetera konektatuta: sistema domotikoak, autoak, telebistak, etxetresna elektrikoak edota taupada-markagailuak, besteak beste.

Gipuzkoa Encounter topaketa teknologikoa inoiz baino osasuntsuago dagoela agerikoa da. Eskainitako 400 eserlekuak 2,1 segundotan erreserbatu zituzten parte-hartzaileek, eta Estatu osotik datozen ehunka lagunak ari dira pixkanaka euren postuak betetzen. Horrela, gaurtik igandera bitartean, teknologia berrien hiriburu bilakatuko da Tolosa, non lehiaketak, hitzaldiak, tailerrak eta parte-hartzaileen arteko harremana sustatzeko ekintzak gauzatuko diren.

Gipuzkoa Encounter 13 topaketaren formakuntza-eskaintza azpimarratu dute antolatzaileek eta babesleek, prestatutako egitarau zabalari esker ikasgela erraldoi bilakatuko baita Tolosako Usabal kiroldegia. Parte-hartzaile eta bisitariek teknologia berriekin loturiko ezagutzak areagotzeko aukera izango dute, baita errealitate birtualeko eta 3D inprimaketako azken aurrerapenak ezagutzeko ere.

Orrialdea 1/2

Antolatzailea

Euskaltel Konekta
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

Faxa:

943-533697

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: press@euskalencounter.org

 

Lokalizazioa

twitter facebook flickr youtube instagram twitch