Izen-ematea

Aurten 400 leku izango ditugu ordenagailuak jartzeko.

Sarrerak, ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar.

Prezioa: 40 €

Izen-emate data: Otsailaren 12tik aurrera. Izen-ematea egiteak EZ du lekua zihurtatzen.

Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik.

Erreserba data: Asteartea, Otsailak 19, goizeko 10:00tan.

Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.-ekin.

 

Izen-emate prozesuan informazio gehiago

 

Erreserba egiteko pausuak

1.- SARTU

Saioa hasi. Oraindik erabiltzailerik ez baduzu, sortu ezazu (aurretik sisteman erabiltzailea dutenek ez dute berriro alta eman behar).

2.- EMAN IZENA

Izen-emate epea hasita badago, ‘Erreserba’ atalean, edizio berrirako aurretiko izen-ematea egin.

Erreserba taldeka egitea aukeratu baduzu, taldea osatu (hurrengo puntuan azaltzen da).

3.  ERRESERBA EGIN

Hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko:

Ohar garrantzitsua: sistema automatikoa denez, ez da beharrezkoa erreserba-sistemaren orria eskuz eguneratzea. Eguneratze honetaz gehiegi baliatuz gero, erabiltzaileak aldi baterako blokeoa jasoko du.
Taldeka

Taldeko liderra izango da antolakuntzaren mintzakidea. Pertsona arduraduna taldeko liderra izatea nahi ez baduzu, EZ egin taldeko erreserba.

  1. Taldekide bakoitzak aurreizen-emate fitxa bete behar du.
  2. Norbaitek (taldeko liderrak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
  3. Lagunak taldera elkartuko dira liderrak emandako pasahitza erabiliz.
  4. Erreserba sistema hasten denean, taldeko liderrak talde guztiarentzako erreserba gauzatuko du. ‘Erreserba’ koadroan ‘Egin erreserba’ aukera egongo da hortarako. Hau egindakoan ezin izango da inor gehiago taldera elkartu, beraz Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.-ra idatzi taldea nahi gabe itxi bada. Une horretan jakinaraziko da nola ordaindu behar den, erreserba-kupoa agortu ez bada behintzat; hala gertatu bada, itxarote-zerrendan jarriko da.
  5. Taldearen liderrak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du, ordainketa txartel bidez eginez.
  6. Taldearen liderrak ordainketaren baieztapen e-mail-a jasotzen du.
  7. Antolakuntzak lekuen esleipena egingo du. Behin eginda, taldearen liderrak mail bat jasoko du.
  8. Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du, taldearentzako aukeratutako lekuetatik (aurreizen-ematea egiterakoan ordenagailua eramateko asmoa adierazi badu).
Banakako erreserba
  1. Aurreizen-emate fitxa bete.
  2. Erreserba sistema hasten denean, erreserba gauzatu. ‘Erreserba’ koadroan ‘Egin erreserba’ aukera egongo da hortarako. Une horretan jakinaraziko da nola ordaindu behar den, erreserba-kupoa agortu ez bada behintzat; hala gertatu bada, itxarote-zerrendan jarriko da.
  3. Ordainketa txartel bidez egin.
  4. Ordainketaren baieztapen mail bat jasoko duzu.
  5. Antolakuntzak lekuen esleipena egingo du. Behin eginda, e-mail-ez jakinaraziko dizu (aurreizen-ematea egiterakoan ordenagailua eramateko asmoa adierazi baduzu).

Aurreko moduetatik edozein erabilita ere, partyan esertzeko lekua, dagokion erreserba jaso eta ordainketa konfirmatu ondoren bakarrik izango duzu.

Gora itzuli ^

 

Leku aukeraketa

Lekuen aukeraketa antolakuntzak burutuko du, leku erabilgarriaren optimizazioaren mesedetan. 

Gora itzuli ^

 

Itxarote-zerrenda dela eta

Erreserba-kupoa agortzean, itxarote-zerrendan jarriko zaituzte erreserba eskatzean eta, lortzen baduzu, mezu elektroniko baten bidez adieraziko dizute nola egin behar duzun ordainketa. Ezin da ordaindu erreserba ziurtatuta izan arte.

Leku-eskariak bertan behera utzi ahala, itxarote-zerrendan jarriko dira.

Oharra: Itxarote-zerrenda zabalik egon arren, gerta liteke okupazio-mapan berdez agertzea zenbait leku. Horrek ez du esan nahi, ordea, leku horiek libre daudenik. Erreserba horiek esleitu direla adierazten du horrek, nahiz eta erabiltzaileak oraindik ez hautatu lekuak.

Gora itzuli ^

  

Sarreren buelta eskatze prozedura

Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.

Itzulketak, baja baieztatua izan den dataren arabera egingo dira:

  • Martxoaren 7a bitartean, 30 € itzuliko dira.
  • Martxoaren 8tik 15era bitartean, 20 € itzuliko dira.

Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCIÓN" hitza adieraziz (taldeko erreserba bada taldearen liderraren bitartez egingo da).

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch