Hitzaldiak

Hitzaldi eta tailer interesgarriak eskainiko dira doan Gipuzkoa Encounter-ean.

Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.

 

HITZALDIEN ORDUTEGIA*

Ostirala, martxoak 22

11:00 - 12:45 Pribatutasuna: This is what´s happening

16:00 - 16:45 ¡Ez arriskatu! Backup-ak egin

17:00 - 17:45 Datuen analisia: Zure negozioaren datuak aprobetxatu Power BI-rekin

18:00 - 18:45 Segurtasuna gure mobiletan

19:00 - 19:45 Internet-en pribatasuna. Zure datuak babesteko gomendioak

Larunbata, martxoak 23

11:00 - 11:45 Internet bidezko ordainketa seguruak. Paypal, N26, Revolut, prepago txartelak, ea.

12:00 - 12:45 Gaiztoei sartzen uzten?

13:00 - 13:45 Nola funtzionatzen du aurpegia ezagutzeko sistemak?

18:00 - 18:45 360º-ko bideoa. Errealitate birtuala zure eskura

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

 

 

Pribatutasuna: This is what´s happening

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Antton Rodriguez Ceberio

EnpresaMondragon Unibertsitatea

Hitzaldiaren deskribapena:

Denok nahi dugu pribatutasuna, berdin dio zein den arrazoia. Azken finean bakoitzak bere pribatutasuna izatea bizitza arrunta eta zibilizatu bat bizitzea ahalegiten digu. Tailer honetan pribatutasuna defendatzeko modu nagusiak ikusiko ditugu arrisku ezezagunei babestuta egoteko.

Zer publikori dago zuzendua?

Internetekiko babes tekniketan interesa duen edozein erabiltzailera bideratura dago.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Antton Rodriguez Ceberio Mondragon Unibertsitateko zibersegurtasuneko eta datuen analisiko saileko kidea da.

Sistema-administratzailea da, eta, gaur egun, zibersegurtasuna du lan-eremu nagusia. Sistema-administratzaile gisa, EAEko hainbat enpresa pribatutan eta ikastetxe publikotan lan egin du.

WebMondragon.edu

Ordutegia: Ostirala, martxoak 22, 11:00 - 12:45

Gora itzuli ^

 

¡Ez arriskatu! Backup-ak egin

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jesus Lizarraga

EnpresaMondragon Unibertsitatea

Hitzaldiaren deskribapena:

Mobilak, ordenagailuak eta bestelako gailu elektronikoak sekulako dokumentu digital piloa sortzen dute. Argazkiak, bideoak eta idatzizko testuak sortzen dira adibidez, baina zer gertatzen da gailu hauek aldatzean, eguneratzean edo galtzean?

Galera honek arazo serioak ekarri ditzazke, baina soluzioa dauka. Konferentzia honetan estrategia desberdinak ikusiko ditugu gure datuak segurtasunez gordetzeko. Backup-ak egiteko era desberdinak ikusiko dira, zure datuak seguru mantentzeko.

Zer publikori dago zuzendua?

Dokumentu digitalak (argazkiak, testu dokumentuak, bideoak…) sortzen dituen edozeinentzat bideratuta dago.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Ingeniari Teknikoa da Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU), Informatikako Ingeniaria Mondragon Unibertsitatetik (MU) eta Konputazioko Masterra (M.Sc.) Staffordshireeko Unibertsitatetik (Erresuma Batua). Horrez gain, CISCOren CCNAko trebatzaile homologatua da. 1992an Goi Eskola Politeknikoaren Informatika Departamentuan sartu zen (MGEP).

Gaur egun, MUren Goi Eskola Politeknikoaren Telematika Arloa koordinatzen du. Mondragon Unibertsitateko zibersegurtasuneko arduraduna eta Zibersegurtasuneko Masterraren koordinatzailea ere bada. Gradu ondoko kurtsoetan egiten dituen ikasle lanekin batera enpresei prestakuntza eta aholkularitza ematen die. Gaur egun zaintza, monitorizazioa eta komunikazioak dira bere lan arloak.

WebMondragon.edu

Ordutegia: Ostirala, martxoak 22, 16:00 - 16:45

Gora itzuli ^

Datuen analisia: Zure negozioaren datuak aprobetxatu Power BI-rekin

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Inés Pascual

EnpresaMondragon Unibertsitatea

Hitzaldiaren deskribapena:

Ponentzia honetan Power BI erreminta erabiltzen ikasiko dugu. Tamaina txikiko edo handiko datuak analizatzeko balio duen aplikazio multzo bat da. Area desberdinetatik ateratzen diren datuen bisualizazioa eta neurketa ikusiko da.

Datu baseak, edozein motako artxiboak, datu ekonomikoak…analizatu daitezke, baina enpresaren beharren arabera kasu praktiko desberdinak ikusiko dira.

Zer publikori dago zuzendua?

Datuen neurketan interesa duten pertsonei bideratuta dago.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Gaur egun, negozio-adimeneko tresnen inguruko datuak aztertzeko eta prozesatzeko teknologietan zentratuta nabil (BigData eta BI). Beharrezkoak dira datuak balioesteko, negozio-arloko erabakiak hartzeko, eta, hala, erakundeetan eta enpresetan lehiatzeko abantailak izateko.

Bilboko Udalaren funtzionamendua ezagutzeak (herritarrarengandik hurbilen dagoen administrazio-organo gisa), batetik, eta enpresa pribatuan lortutako esperientziak, bestetik, aukera eman didate ikuspegi zabalagoa izateko, eta ikaskuntza, datuak denbora errealean aztertzeko eta prozesatzeko gaitasuna, eta komunikazio-gaitasuna eman didate, besteak beste. Esperientzia handia eta funtzionala eman didate. Etorkizunari begira, berriz, etengabeko prestakuntza ikusten dut jakintzaren oinarri gisa.

WebMondragon.edu

Ordutegia: Ostirala, martxoak 22, 17:00 - 17:45

Gora itzuli ^

Segurtasuna gure mobiletan

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jesus Lizarraga

EnpresaMondragon Unibertsitatea

Hitzaldiaren deskribapena:

Gaur egun denak erabiltzen ditugu telefono mugikorrak egunan zehar, bai lanerako eta baita aisialdirako. Horregatik denak datu inportanteak ditugu (argazkiak, kontaktuak…)

Ponentzia honetan gure mobilaren egoera arriskutsuak ikusiko ditugu, eta baita ere nola saihesten ikasiko dugu.

Zer publikori dago zuzendua?

Mobila erabiltzen duten pertsonei bideratuta dago.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Ingeniari Teknikoa da Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU), Informatikako Ingeniaria Mondragon Unibertsitatetik (MU) eta Konputazioko Masterra (M.Sc.) Staffordshireeko Unibertsitatetik (Erresuma Batua). Horrez gain, CISCOren CCNAko trebatzaile homologatua da. 1992an Goi Eskola Politeknikoaren Informatika Departamentuan sartu zen (MGEP).

Gaur egun, MUren Goi Eskola Politeknikoaren Telematika Arloa koordinatzen du. Mondragon Unibertsitateko zibersegurtasuneko arduraduna eta Zibersegurtasuneko Masterraren koordinatzailea ere bada. Gradu ondoko kurtsoetan egiten dituen ikasle lanekin batera enpresei prestakuntza eta aholkularitza ematen die. Gaur egun zaintza, monitorizazioa eta komunikazioak dira bere lan arloak.

WebMondragon.edu

Ordutegia: Ostirala, martxoak 22, 18:00 - 18:45

Gora itzuli ^

Internet-en pribatasuna. Zure datuak babesteko gomendioak

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jesus Lizarraga

EnpresaMondragon Unibertsitatea

Hitzaldiaren deskribapena:

Gaur egun internet bilatzaileak behar beharrezko tresna bilakatu dira, gure bizitza errazten dute edukiak erakusten, baina bilatzaile hauek gure datu pila hartzen dituzte. Edozein informazioa bilatu daiteke interneten, horregatik “Aztarna digitala” edo “Online reputazioa” kontzeptuak asko errepikatzen dira azken urteotan. Dudarik gabe bilatzaileak eta interneteko enpresak oso erabilgarriak dira, baina gure pribatutasuna arriskuan jartzen dute.

Konferentzi honetan ikusiko dugu:

  • Nola funtzionatzen du bilatzaile bat
  • Ze informazio mota jasotzen du
  • Interneten nire bizitza pertsonala edo enpresaren informazio pribatua eskeintzen ari naiz?
  • Dagoen informazioa arriskuan jartzen dit?

Zer publikori dago zuzendua?

Internet erabiltzaile guztiei bideratuta dago, bai sare sozialak erabiltzen dituen edo interneten erosketan egiten dituen.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Ingeniari Teknikoa da Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU), Informatikako Ingeniaria Mondragon Unibertsitatetik (MU) eta Konputazioko Masterra (M.Sc.) Staffordshireeko Unibertsitatetik (Erresuma Batua). Horrez gain, CISCOren CCNAko trebatzaile homologatua da. 1992an Goi Eskola Politeknikoaren Informatika Departamentuan sartu zen (MGEP).

Gaur egun, MUren Goi Eskola Politeknikoaren Telematika Arloa koordinatzen du. Mondragon Unibertsitateko zibersegurtasuneko arduraduna eta Zibersegurtasuneko Masterraren koordinatzailea ere bada. Gradu ondoko kurtsoetan egiten dituen ikasle lanekin batera enpresei prestakuntza eta aholkularitza ematen die. Gaur egun zaintza, monitorizazioa eta komunikazioak dira bere lan arloak.

WebMondragon.edu

Ordutegia: Ostirala, martxoak 22, 19:00 - 19:45

Gora itzuli ^

Internet bidezko ordainketa seguruak. Paypal, N26, Revolut, prepago txartelak, ea.

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Fran Murillo

EnpresaMondragon Unibertsitatea

Hitzaldiaren deskribapena:

Online erosketak urtero hazten dira, gaur egun guztiok dugu internetekiko konfidantza. Hala ere internet munduan seguruago ibiltzeko txartel ohiei alternatibak daude, adibidez Paypal, Revolut…

Balore ezberdinak izan arren denak egiten dute indar asko azkartasuna, segurtasuna edo transparentziari buruz hitz egitean. Konferentzi honetan aukera guzti hauek ikusiko ditugu.

Zer publikori dago zuzendua?

Internet bidezko erosketen erabiltzaile guztiei bideratuta dago.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Fran Murillo Mondragon Unibertsitateko Etengabeko Prestakuntza Saileko kidea da. Lankideekin batera, tamaina guztietako enpresei laguntzen diete estrategia digitalak hobetzen.

SEOn espezialista da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza emateaz gain, enpresei laguntzeko zerbitzuak eskaintzen dituzte unibertsitatearen bidez.

WebMondragon.edu

Ordutegia: Larunbata, martxoak 23, 11:00 - 11:45

Gora itzuli ^

Gaiztoei sartzen uzten?

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Marta de la Cruz Martos

EnpresaEuskalHack

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldian azalduko digute nolako bilakaera izan duten defentsa-teknikek mundu digitalean. Ikasiko dugu zer diren defentsa aktiboa, engainu-teknikak eta kontrainteligentzia, eta nola aplikatu daitezkeen mundu digitalean.

Zer publikori dago zuzendua?

Herritar orori.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Ingeniari telematikoa eta Segurtasun Informatikoko masterduna. Gaur egun, CounterCraft-en lan egiten du deception technologies deiturikoekin, eta EuskalHack segurtasun informatikoko elkartearen Gipuzkoako kidea da. InspiraSTEAM programako mentorea da, eta Women in Cybersecurity of Spain elkarteko kidea.

EuskalHack irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, profil tekniko askotariko pertsonez osatua, hacking-arekiko eta segurtasun informatikoarekiko grina delarik denen ezaugarria.

EuskalHacken helburu nagusia segurtasun informatikoaren inguruko kultura zabaltzea da, eta trebakuntza-saioak, mintegiak eta kongresuak antolatzen dituzte horretarako.

Web:

https://www.euskalhack.org

https://www.linkedin.com/in/marta-de-la-cruz/

Ordutegia: Larunbata, martxoak 23, 12:00 - 12:45

Gora itzuli ^

Nola funtzionatzen du aurpegia ezagutzeko sistemak?

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Unai Elordi Hidalgo

EnpresaVicomtech

Hitzaldiaren deskribapena:

Norbaiten aurpegia ezagutzea lan erraz eta berehalakoa da pertsona batentzat. Neurri batean edo bestean, gizakia gai da ezagutzen dituen pertsona guztien aurpegia ezagutzeko, eta, zalantzarik izanez gero, identifikatutako pertsonarekin zenbaterainoko antza duen neurtzen du. Aurpegia ezagutzeko prozesuak interes handia sortu du jendearengan; askok galdetu diote beren buruari adimen artifizialak zer egiten duen eta nola identifikatzen diren pertsonak.

Aurpegiak ezagutzeko gizakiok erabiltzen dugun sistema emulatuz, aurpegia ezagutzeko sistemek aukera ematen dute aurpegion ezaugarri biometrikoak analizatuta pertsonak identifikatzeko. Baina, nola funtzionatzen dute? Zer dira ezaugarri biometrikoak? Nola egiten da analisia? Nola aldatzen dira gure irudiak?

Hitzaldi honen helburua da entzuleak erraz ulertzea aurpegiak ezagutzeko prozesua, sistemaren egiturari buruzko ezagutza tekniko batzuk eskuratzea eta industria-munduan zer aplikazio-maila duen jakitea.

Zer publikori dago zuzendua?

Aurpegi-ezagutzari edo adimen artifizialari buruzko interesa duen edonorentzat da, gaiaz badakien ala ez kontuan hartu gabe. Identifikazio-prozesua modu globalean azalduko da, eta gaiaz zerbait dakitenek beren zalantzak argitzeko eta galderak egiteko moduko mailan.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Unai Elordi ikertzaile dabil Vicomtech zentro teknologikoan, ITS (Intelligent Transport System) sailean, 2009az geroztik. Informatika Ingeniaritzan lizentziatua da Mondragon Unibertsitatean (MGEP), eta Ingeniaritza Konputazionaleko eta Sistema Adimendunetako masterra du. Gaur egun, doktoretza egiten ari da Deep Learning eremuan. 2009tik, 3Dko webean eta ikusmen artifizialean aritu da lanean Unai; bereziki, Deep Learningeko ereduen inferentzia sistema kapsulatu, mugikor eta Raspberry pi-entzat integratzen eta optimizatzen. Unaik landutako inteligentzia-esparruen artean, hauek daude: aurpegia ezagutzea, generoari eta adinari antzematea, objektu arriskutsuak detektatzea, eta pertsonen tracking-a bideozaintzan.

Webhttp://www.vicomtech.org/

Ordutegia: Larunbata, martxoak 23, 13:00 - 13:45

Gora itzuli ^

360º-ko bideoa. Errealitate birtuala zure eskura

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Alba Vidal mas

EnpresaKoalak Studios

Hitzaldiaren deskribapena:

Errealitate birtualak eskaintzen duen guztia ikusiko dugu, hala nola bideo nabigagarrien bidez komunikatzea. 360º-ko bideoekin esperimentatu daitezkeen sentsazioak.

360º-ko bideo nabigagarriak sortzea:


360º-ko bideo editatuak: https://goo.gl/VqNWwe

Zer publikori dago zuzendua?

360º-ko bideoak eta errealitate birtuala interesatzen zaizkion edonorentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Alba Vidal Mas (sare sozialetan, Koala Rabioso) Koalak Studios-en sortzaileetako bat da, eta haren sorkuntza-zuzendaria.
Txikitatik, asko gustatzen zaio istorioak kontatzea, eta zinemarekin, bideojokoekin eta ikus-entzunezko munduarekin zerikusia duen oro atsegin du. Hori dela eta, Mallorcako bere jaioterria utzi, eta Madrilgo Puerta Bonita BHIra joan zen, ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioa ikasteko. Gero, multimediako gradua egin zuen UOCen, baina autodidakta gisa ikasi du gehien; izan ere, egunero ari da ikus-entzunezkoak grabatzeko trikimailu eta tresna berriak aurkitzen eta probatzen. Hala, Bilboko Udalak babestutako zenbait ikastaro eman ditu, eta kongresu eta hitzaldietan parte hartu du.
Zilarrezko hiru botoi ditu Youtuben (100.000 harpidedun eskuratzean emandakoak), Koala Rabioso, Koala Vlogs eta Spanish Queens kanaletan; azken horrek, gainera, Bitácora saria irabazi zuen 2012an.
600.000 jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozialetan, non egunero igotzen baitu edukia askotariko formatuetan.

Webhttp://www.koalakstudios.com/

Ordutegia: Larunbata, martxoak 23, 18:00 - 18:45

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch