4 orduko lehiaketa honetan, parte-hartzaileek ahalik eta etekinik handiena atera beharko diete makinei, softwarea eta hardwarea aldatuta. Parte-hartzea ebaluatzeko, hiru proba egingo dira:
- SuperPi 32m: PCaren unicore abiadura neurtzen du.
- wPrime 32m: PUZaren nukleo guztiak probatzen dituzte.
- Catzilla default: makinaren gaitasun grafikoa neurtzen du. Proba hardware onenarekin hasten duenak irabaz ez dezan, ez da baloratuko denborarik onenak dituen emaitza soilik; kontuan hartuko da, halaber, parte-hartzaileak hurrengo hardwarerako munduko errekorrera zenbateraino hurbiltzen diren.
Araudia:
Lehiaketa arauen arabera egingo da:
- Aire edo likido bidezko hozte-sistema erabili beharko da.
- LN2, izotz lehorra eta giro-tenperaturatik jaisteko gai diren gainerako metodoak ez dira onartuko.
- Banaka nahiz taldeka har daiteke parte.
- Ezin da erabili ordenagailu eramangarririk, mugikorrik eta tabletarik.
- Erakundeak pantailaren hondo bat emango du lehiaketan erabiltzeko; hala, ziurtatuko da ezarritako epean lortu direla emaitzak.
- SLI eta Crossfire edukiz gero, desaktibatu egin beharko dira probetan.
- Berdinketa gertatuz gero, SuperPi proban denborarik onena lortzen duen parte-hartzaileak irabaziko du.
Deskargak eta araudiak: http://hwbot.org/benchmarks/