Zer ekarri

Partehartzaile bakoitzak, hala nahi badu, bere ordenagailua, bertan egindako lanak, programak, jokuak, utilitateak, etab. ekar ditzake. Noski, lortutako azken demoak ahaztu gabe!.

Ez dezala inork espero partyan aurkeztuko diren grafiko edo demoak kopiatzeko ordenagailu librerik egongo denik. Bertara ekarri beharreko gauza garrantzitsuen artean, ez duzue ahaztu behar ekarriko dituzuen elementu guztiak entxufe bakarrera konektatuta egon behar dutela, hots, behar adina lapur ekarri beharko dituzuela.

Hortaz, kontutan har ezazue partaide bakoitza buruaski izan behar duela, ordenagailuaren elementu guztiak ekarri beharko dituelarik (elektrizitatea eta sare lokaleko konexioa izan ezik, hauek gure kontu). Antolatzaileok ez ditugu inolaz ere monitoreak, saguak edota beste elementuak lagako.

Antolakuntzak ez du erantzukizunik hartuko zure ordenagailu edo bestelako ekipamendua hondatu, puskatu edo lapurtuko balitz.

Esku hutsik etortzeko aukera badagoen arren, ez dizuegu hala etortzea gomendatzen; alde batetik aspergarriagoa delako eta bestetik gure helburua ahalik eta ordenagailu gehien biltzea delako (gehienez 400 ordenagailu).

Zure ordenagailuaren segurtasuna zaindu

... eta hortaz denona. 400 ordenagailu baino gehiagoko sare batean gauza asko gerta daitezke; honexegatik gogoratzen dizugu segurtasuna denon lana dela eta zure ordenagailua prestaturik ekarri behar duzula. Egin beharko zenituzkeen pausu batzuek ondokoak dira:

  • Suhesi pertsonal bat jar ezazu zure PCan.
  • Segurtasuneko azken adabakiak jar itzazu bai sistema eragilearenak eta baita erabiltzen dituzun programenak ere.
  • Manten ezazu zure antibirusa eguneratua eta noizbehinka pasa ezazu birus, zizare, troiar edo beste edozein malwarerik ez duzula ziurtatzeko.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch