Muntatu zure kontsola retroa SNES aginte batean

Nostalgiak gaina hartzen digu, zertarako ukatu, eta, gainera, izugarri gustatzen zaigu teknologia. Beraz, zergatik ez bi horiek tailer sinple eta entretenigarri batean uztartu?

Bada, horixe egin dugu. Zatoz hardwarearen gunera larunbatean, 16:00etan, eta SNES aginte eder batean kontsola retro bat sortzen erakutsiko dizugu.

    

Polita, ezta? Anima zaitezte; lau talde egingo ditugu, eta zeuek muntatu ahal izango dituzue. Intranetean eman behar da izena parte hartzeko. Entzule gisa parte hartzeko ez dago apuntatu beharrik; bai, ordea, kontsola muntatzeko.

Gainera, zeuen kontsola muntatu eta etxera eraman nahi baduzue, erosketa-zerrenda ezin xumeagoa eta merkeagoa da.

- Raspberry Pi Zero W edo WH  Erosteko Esteka

- SNES agintea  Erosteko Esteka

- micro SDa. 32GB-koa  Erosteko Esteka

- HDMI egokigailu minia Erosteko Esteka

- USB korronte-egokigailu minia, 5 V, 2,5 A (edo mugikor-kargagailu on bat)

- Karkasa aldatua, 3Dn inprimatua -https://www.thingiverse.com/thing:2509760

3Dko inprimagailurik ez baduzu eskuragarri, bidali mezu bat  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, eta Partyan inprimatuko dizugu.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch