PARTY GUNEA:
Noiz
2019ko Martxoaren 22tik 24ra
Non
Tolosako Usabal Kiroldegian
Helbidea:
Usabal 25 A
20400 Tolosa
Nola heldu
Kotxez:
Nazional 1-eko 434 irteera
GPS koordenadak:
N43.12929º W2.07946º
Argibide gehiago:
Tolosako Udalaren web orria bisita ezazu
Gainera, Azkon eta Barton-ek mapa bat prestatu dute Tolosako leku interesgarriekin.
Akreditazioa
Akreditazioa 21ean (osteguna) 16:00tan hasiko da, eta 24an (igandea) 17:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Osteguna 21 |
16:00 | 22:00 |
Ostirala 22 |
10:00 | 22:00 |
Larunbata 23 |
10:00 | 22:00 |
Igandea 24 |
10:00 | 17:00 |
Atseden-lekuari buruzko informazioa
Lo egiteko tokia Laskorain Ikastolan egongo da. Usabal kiroldegitik 3 minututara.
‘Usabal Kiroldegia-Laskorain Ikastola’ arteko ibilbidea
Bi zona egongo dira; zona bat eraikinaren kanpoaldean berotze sistema izango duen karpa batean, eta barruko zona bat eraikinaren azkenengo solairuan. Erabiltzaileak heltzeko ordena jarraituz banatuko dira, zona bakoitzaren edukieraren arabera.
Ikastolan hortarako egongo diren atseden guneetan lo egin ahal izango da, 21eko gauetik hasita 23ko gauerarte. Barrutia 24an utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.
Partehartzaile bakoitzak eman beharko du bere materiala (lozakua, zerria edo koltxoneta).
Toki arazoak direla eta, ahalik eta leku gutxien erabil dezazuen eskatu beharrean ikusten dugu gure burua:
- Ezin izango da inongo kanping dendarik jarri.
- Erabiliko diren koltxonetak ahalik eta tamaina txikienekoak izan behar dute. Koltxoneta dobleak erabili ahal izango dira, baina soilik bi pertsonen artean partekatzen badira.
Ezin izango da Arau orokorretan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.
Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu, eta zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.
Dutxa zerbitzua
Dutxak Usabal Kiroldegian egongo dira erabilgarri, party-a ospatuko den kantxaren ondoan.
Eguneko sarrerak
Gipuzkoa Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, balioa duen ordutegiaren barruan.
Eguneko sarreren balioa 10:00-tatik 22:00-tara izango da, eta martxoak 22 eta 23 egunetan bakarrik izango dira salgai (ostirala eta larunbata).
Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.
Gainera Gipuzkoa Encounterrek gune ireki bat dauka, doakoa, edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez.
OPENGUNE-ari buruzko informazio gehiago hemen
Planoa