Tailerrak

Hitzaldi eta tailer interesgarriak eskainiko dira doan Gipuzkoa Encounter-ean.

Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.

 

TAILERREN ORDUTEGIA*

Larunbata, martxoak 23

10:30 - 11:50 Kamibot robotaren tailerra

12:00 - 13:50 Argi- eta kolore-efektuak programatzea led-lerro batean

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

Kamibot robotaren tailerra

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Euskara

Hizlariak: Nagore Reina de la Maza eta Anderson Torres Quintana

EnpresaCamp Tecnológico

Tailerraren deskribapena:

Kamibot robota programatzea eta kontrolatzea. Bloke bidez programatuko da. Robotaren mugimenduak diseinatzen, errotazioa kontrolatzen eta, haren LED argi integratuei esker, haren argi-tonuak aldatzen ikasiko dugu.

 

Zer publikori dago zuzendua?

9 urtetik aurrerako gazteentzat; 8 urtekoek ere parte har dezakete, baldin eta programazioari buruzko oinarrizkoak badakizkite.

Hizlarien curriculum vitae laburra:

Nagore Reina 3D animazioko, jokoetako eta ingurune interaktiboetako goi-mailako titulu bikoitza du. Horrez gainera, Camp Tecnológicoko hizlaria da, eta robotikako eta programazioko tailer eta kanpamenduetan parte hartzen du.

Anderson Torres elektronikako eta automatismoetako industria-ingeniaria da; horrez gainera, Camp Tecnológicoko hizlaria da, eta robotikako eta programazioko tailer eta kanpamenduetan parte hartzen du.

Web: https://camptecnologico.com

Ordutegia: Larunbata, martxoak 23, 10:30 - 11:50

Gora itzuli ^

Argi- eta kolore-efektuak programatzea led-lerro batean

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Euskara

Hizlariak: Nagore Reina de la Maza eta Anderson Torres Quintana

EnpresaCamp Tecnológico

Tailerraren deskribapena:

Argi-, kolore- eta mugimendu-efektuak sortzen ikastea da tailer honen xedea; bloke bidezko programazioaren bidez, ikasiko dugu led bakoitza kontrolatzen, denborak eta koloreak esleitzen eta beste hainbat efektu sortzen led-lerro batean.

Zer publikori dago zuzendua?

9 urtetik aurrerako gazteentzat; 8 urtekoek ere parte har dezakete, baldin eta bloke bidezko programazioari buruzko oinarrizkoak badakizkite.

Hizlarien curriculum vitae laburra:

Nagore Reina 3D animazioko, jokoetako eta ingurune interaktiboetako goi-mailako titulu bikoitza du. Horrez gainera, Camp Tecnológicoko hizlaria da, eta robotikako eta programazioko tailer eta kanpamenduetan parte hartzen du.

Anderson Torres elektronikako eta automatismoetako industria-ingeniaria da; horrez gainera, Camp Tecnológicoko hizlaria da, eta robotikako eta programazioko tailer eta kanpamenduetan parte hartzen du.

Web: https://camptecnologico.com

Ordutegia: Larunbata, martxoak 23, 12:00 - 13:50 

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch