Modding-a

Erositako PC kaxa batekin konformatzen ez zareten guztiontzat, hau da zuen lehiaketa. Erakuts ezazu zer egiteko gai zaren, irudimena baliatuz.  Bide batez esateko, aurten bi lehiaketak batzea erabaki dugu; izan ere, zorrotz aztertuta, iruditu zaigu oso mehea dela bereizten dituen marra. 

Araudia:

  1. Gipuzkoa Encounter-eko parte-hartzaile gisa akreditatutakoek bakarrik har dezakete parte.
  2. Izen-ematea Gipuzkoa Encounter-en intranetaren bidez egingo da.
  3. Zenbait alderdi baloratuko dira, 0tik 10era dezimal batekin, eta alderdi horietako bakoitzean lortutako puntuen batura izango da azken puntuazioa.
  4. Egindako lanaren edo aldaketen arabera zenbatetsiko da alderdi bakoitza, ez erositako elementuak gehitze soilagatik. Adibidez, fabrikatik jada hozte pasiboarekin datorren txartel grafiko batek ez du punturik emango “Hozte pasiboa” atalean. Gauza bera gertatzen da lehengaien kasuan ere: egindako lanagatik ematen dira puntuak, eta ez material zehatz bat erabiltze soilagatik.
  5. Kalifikazioak txapelketaren antolakuntzak egingo ditu.
  6. Ebaluatu behar diren ezaugarriak hiru eratara puntuatu daitezke, ezaugarriaren arabera:
  • Positiboak: ebaluatu behar diren alderdi gehienetarako erabiltzen dira, eta 0 eta 10 arteko balioa ematen zaie; beraz, gehitu egiten dute beti.
  • Negatiboak: estatus hoberena izan behar dutela irizten zaien alderdiak balioztatzeko erabiltzen dira, eta -10 eta 0 arteko balioa ematen zaie; beraz, kendu egiten dute beti. Adibidez, “garbitasuna”: ohikoa garbi egotea da; zikin badago, puntu negatiboak jasoko ditu.
  • Simetrikoak: 0tik abiatuta, ebaluazioaren arabera balio positiboa edo negatiboa har dezaketen alderdiak dira, eta -10 eta 10 arteko balioa ematen zaie. Puntuazio simetrikoak sartzea kalitateko lanaren mesedeko da; izan ere, lan baten alderdiren bat oso txarra bada, punturik ez emateaz gain, puntuak kendu ere egin ditzake.

Hauek dira ebaluatzen diren ezaugarriak eta ezaugarri bakoitzaren puntuazio-mota:

  • Originaltasuna
  • Garbitasuna
  • Kableen antolamendua
  • Worklog-a
  • Osagaien funtzionamendua
  • Aire bidezko hoztea (airflow)
  • Argiztapena
  • Metakrilato/plastikozko lanak
  • Hozte-sistema pertsonalizatua
  • Metalezko lanak
  • Sleeve kableatua
  • Beste material batzuekin egiten diren lanak
  • Berrikuntza
  • Eskulangintza
  • 3D inprimatze / CNC fresatzeko makinako lanak
  • Elektronika / Robotika
  • Pintura-lanak
  • Beste elementu batzuen integrazioa
  • Binilo-lanak
  • Bukaera, osotasunaren integrazioa eta estetika
  • Lan digitala
  1. Banaka edo taldeka har daiteke parte, baina ez bietara: parte hartzen ari den talde bateko kideek ezin izango dute parte hartu banaka; eta, era berean, talde batek ezin izango du parte hartu kideetako bat banaka parte hartzen ari bada. Taldeka parte hartuz gero, taldekideen izenak jakinarazi behar zaizkio antolakuntzari.
  2. Parte-hartzaileek bertan egon beharko dute puntuazio-fasean, epaimahiak egingo dituzten galderak erantzuteko.
  3. Partehartzaile bakoitzak izen-ematea Intranetaren bidez egin beharko du.
  4. Erregelamenduaren aplikazioari buruzko zalantzarik izanez gero, Hardwareko antolakuntzak erabakiko du nola aplikatu behar den.
  5. Arauetako edozein ez betetzeak parte-hartzailea lehiaketatik kanpo uztea ekarriko du; era berean, parte-hartzeari dagokionez edo lehiaketarako egindako lanari dagokionez tranparen bat eginez gero, bestelako neurriak ere har daitezke, arau-haustearen larritasunaren arabera.
  6. Antolatzaileak jarriko dira harremanetan parte-hartzaile bakoitzarekin, eta ordu bat esleituko diote, ordu horretan mod-arekin Hardware gunera joateko, egin dezaten ekipoaren ebaluazioa.
  7. Aurreko edizioren batean podiuma egin duen mod batekin parte hartu ahal izango da, baldin eta aldaketa nabarmenak egin bazaizkio.
  8. Parte-hartzaile guztiek onartzen dituzte MODDING lehiaketaren baldintzak eta arauak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch