Beat Saber VR

Deskribapena: Gero eta handiagoa da joko honen ospea, eta, beraz, hona ekarri nahi izan dugu errealitate birtualaren panorama hankaz gora jartze ari den esperientzia zirraragarrienetako bat. Hona hemen Beat Saber.
Beat Saber musika-joko bat da, Hyperbolic Magnetism estudioak garatua. Jokalariak bereganantz hurbilduko diren kaxak moztu behar ditu sable batekin, musikaren erritmoari jarraituz. Kontuz, ez baita uste bezain erraza. Ebakiaren noranzkoa ere kontuan hartu behar da, eta gainditu beharreko oztopo batzuk ere badira. Zenbat eta kaxa gehiago moztu, puntuazio hobea lortuko du jokalariak.

Bertsioa: PC

Araudia:

Kantu bakoitzean lortutako puntu-kopurua Beat Saber-ek zehaztuko du pantaila bakoitzean, kanta amaitu ondoren.
Bi txandatan egingo da:
1. txanda:
Parte-hartzaileek 2 kantutan lehiatu beharko dute. Bat erraza eta bestea zailagoa. Bi kantetan lortutako puntuak batuko dira finalerako sailkapenerako. Puntu gehien lortzen dituzten 4 jokalariak pasatuko dira 2. txandara.
2. txanda:
Bigarren eta azken txandan, lehenengo txandan bezala, bi abesti desberdin joko dira, baina, oraingoan, kantak luzexeagoak izango dira. Txanda honetan puntuazio onena lortzen duten hirurak pasatuko dira finalera.
Ohar garrantzitsua:

Lehiaketa hasi aurretik, zozketa egingo da jokoan aritzeko ordena erabakitzeko. Lehiaketan izena eman duten eta “Onartua”k izan diren pertsonak ez baldin badaude ordenaren zozketan, deskalifikatu egingo dira automatikoki; hala, libre geldituko da beren “slot” edo ordena, eta itxarote-zerrendan daudenekin beteko dira hutsuneak.


Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch