Teknologia zaleek izugarri gozatu dute 13. Gipuzkoa Encounter bilkura

  • Jardueraz beteriko hiru jardunaldiren ostean, balantze oso positiboarekin itxi ditu ateak informatika-festak. Hitzaldietan eta lehiaketetan parte-hartze handia izan da, eta adin guztietako ehunka bisitari bertaratu dira
  • Tolosako Usabal kiroldegiak 3000 pertsona inguru hartu ditu, iazko zifraren antzera. Publikoarentzat irekita dagoen Opengune zonak pertsona ugari erakarri ditu, tailer eta mintzaldi egitarau zabalari esker, eta baita errealitate birtual, 3D inprimaketa eta bideo-joko eskaintzari esker ere
  • Zibersegurtasunaren inguruko saioek teknologia berrietako zale mordoa erakarri dituzte
  • Topaketa Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bitartez) laguntzarekin

 

Gipuzkoa Encounter bilkura teknologikoaren antolatzaileak oso pozik agertu dira dibertimenduz eta formakuntzaz beteriko hiru jardunaldi hauen garapenarekin. Hitzaldi, tailer eta lehiaketetan pertsona ugarik hartu dute parte, eta 3000 bisitari inguru bertaratu dira Tolosako Usabal kiroldegira. Izen-emate errekorra gutxi balitz, agerikoa da adin guztietako gipuzkoarrak hurbiltzen direla teknologia berrien topaketaren eskaintzaz gozatzera.

Ehunka lagunek gozatu dute Opengune eremuko doako ekintzez: prestakuntza-saioak, bideo-jokoak, errealitate birtuala eta 3D inprimaketa. Gainera, ostiral eta larunbat arratsaldean goraino bete zen edukiera, behin baino gehiagotan.

Zibersegurtasuneko hitzaldi eta tailerrek teknologia berrien zale ugari erakarri dituzte, eta nota bikaina lortu dute programatzaileei eta segurtasun informatikoan adituei zuzendutako lehiaketek, non partaideek aukera izan zuten euren ezagutzak testatzeko eta erreminta berriak ikasteko.

Gipuzkoa Encounterren dibulgaziorako bokazioa dela eta, beste gai askotako hitzaldiak ere izan dira; robotikaren, programazioaren eta datuen analisiaren inguruan, besteak beste. Modding-aren (ordenagailuen eraldaketa estetikoa eta teknikoa) inguruko tailerrek arrakasta handia lortu dute. Elikatze-iturrien, hozte-sistemen eta prestazio handiko kaxen fabrikazioan espezializatutako Thermaltake enpresarekin elkarlanean antolatu dira ekintza horiek.

Ordenagailuak apaintzeko binilo tailerrek ere zale asko elkartu dituzte, baita overcloking arloko ikastaroek ere. Zehazki, hozte likidoaren prozesuari buruz ikasi dute, ordenagailuen errendimendua areagotzeko; izan ere, makinek muturreko tenperaturak hartzen dituzte kalkulu-froga gogorrak burutzen dituztenean, eta beharrezkoa da horiek hoztea matxuratu ez daitezen.  

Arte digitaleko lehiaketa ugari ere izan dira, eta epaileek bereziki nabarmendu dituzte 3D diseinu, musika digital eta ukitu fotografiko arloetara aurkeztutako lanak.

 

Euskaltelek Usabal kiroldegian ezarritako sare informatikoak segundoko 10 gigako internet-konexioa eskaini die parte-hartzaileei. Abiadura izugarri horri esker, Estatuko ekimen teknologiko azkarrenetarikoen artean kokatzen da Gipuzkoa Encounter.

 

Informatika-festaren antolatzailea Euskaltel Konekta fundazioa da, eta laguntzaile dira Euskaltel, Tolosako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako departamentua, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saila, SPRIren bitartez.

Antolatzailea

Euskaltel Konekta
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

Faxa:

943-533697

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: press@euskalencounter.org

 

Lokalizazioa

twitter facebook flickr youtube instagram twitch