- Hasi da Gipuzkoako ordenagailu-topaketa nagusia: 72 orduz, dozenaka jarduera burutuko dira eta publikoarentzat irekia eta doakoa den Opengune eremuan gozatzeko aukera izango dute bertaratuek. Hitzaldi zein tailerretan parte hartu eta 3D inprimaketarako gailuak nahiz errealitate birtualeko esperientziak probatu ahal izango dituzte
- Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok Gipuzkoa Encounterrek zibersegurtasunaren alde egin duen apustua azpimarratu du, eta horixe Gipuzkoaren erronka nagusietarikoa dela baieztatu du
- Topaketa Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bitartez) laguntzarekin
Gipuzkoa Encounter topaketa teknologikoa inoiz baino osasuntsuago dagoela agerikoa da. Eskainitako 400 eserlekuak 2,1 segundotan erreserbatu zituzten parte-hartzaileek, eta Estatu osotik datozen ehunka lagunak ari dira pixkanaka euren postuak betetzen. Horrela, gaurtik igandera bitartean, teknologia berrien hiriburu bilakatuko da Tolosa, non lehiaketak, hitzaldiak, tailerrak eta parte-hartzaileen arteko harremana sustatzeko ekintzak gauzatuko diren.
Usabal kiroldegira hurbiltzen direnek aukera dute, dagoeneko, prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko. Errealitate birtuala, 3D inprimaketa eta segurtasun informatikoa bezalako gaiak jorratzen ari dira hainbat aditu, baita robotika, programazioa edo datuen analisia bezalako arloetako ezagutzak zabaldu ere.
Gipuzkoa Encounterrek zibersegurtasunaren alde egiten duen apustua bereziki nabarmendu du Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok, eta horixe gipuzkoar lurraldeko erronka nagusietarikoa dela aitortu du. Zehazki, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentro Aurreratuaz (Ziur) mintzatu da, industria arloko enpresen segurtasuna areagotzeko eta babes neurriak hartzeko beharraz kontzientziatzeko lanean ari baita. Tolosan elkartutako informatika-zaleei zuzendu zatzaie esanez garrantzitsua dela horrelako ekimenen eta “bertan duzuen ezagutza handiaren arteko elkarlana” bultzatzea.
Bestalde, Euskalteleko zuzendari nagusi Koldo Unanuek mahai gainean jarri du euskal konpainiak teknologia berrien alde egiten duen apustua, baita Euskaltelek enpresen beharrei erantzuteko duen bokazioa ere. Era berean, Gipuzkoa Encounterren meritua aintzat hartu du, 13. ediziora inoiz baino indar gehiagorekin iritsi baita.
Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendari Aitor Urzelairentzat, parte-hartzaileek beren talentua Gipuzkoako enpresen zerbitzura jartzea izango litzateke bilkuraren benetako arrakasta. Bestalde, Tolosako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Euskaltel Konekta Fundazioari zorionak emateko aprobetxatu du, euren arteko elkarlanak Gipuzkoa Encounter bilkuraren arrakasta bermatzen duelako.
Tolosako alkate Olatz Peonek ongietorria egin die parte-hartzaileei, Euskadi kanpotik gerturatu direnei bereziki; eta ekitaldiaz gozatzeko gonbidapena luzatu die. Gainera, eskerrak eman dizkie Gipuzkoa Encounter gauzatu ahal izateko, beste behin ere, buru-belarri lanean aritu diren enpresei eta entitateei.
Zibersegurtasuna, ardatz
Segurtasun informatikoaren inguruko hitzaldi eta tailer anitz izango dira aurten, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren eta SPRIren eskutik. Ordenagailuetan eta sakelako telefonoetan sor daitezkeen arriskuak ekiditeko gakoak eskaintzea da saio horien helburua.
Guztira, 600 partaide eta 2500 bisitari inguru elkartzeko aurreikuspena duen informatika-festaren antolatzailea Euskaltel Konekta fundazioa da, eta laguntzaile dira Euskaltel, Tolosako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako departamentua, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saila, SPRIren bitartez.