- Bilkuraren 13. Edizioan informatika eta teknologia berriei buruzko hitzaldiak eta solasaldiak egingo dira, eta sarrera doakoa izango da. Hizlariak sakelako telefonoen eta ordenagailuen arriskuei buruz mintzatuko dira eta horiei aurre egiteko prebentzio neurriak zeintzuk izan daitezkeen argituko dute
- Errealitate birtualak protagonismo handia izango du aurten. Solasaldietan teknologia horrek dituen aukerak aurkeztuko dituzte eta errealitate birtualean espezializatuta dauden enpresen stand-ak bisitatzeko aukera izango dute bertaratuek
- Martxoaren 22 eta 24 bitartean burutuko den topaketak 600 parte-hartzaile inguru bilduko ditu, informatikaren eta teknologia berrien zaleak. Arte digitalarekin, hardwarearekin, software librearekin eta bideo-jokoekin harremana duten lehiaketak gauzatuko dira, baita lantegiak eta mintzaldiak ere
- Topaketa Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bitartez) laguntzarekin
Gipuzkoa Encounter topaketa Tolosan gauzatuko da martxoaren 22tik 24ra arte, eta segurtasun informatikoa eta errealitate birtuala izango ditu ardatz. Teknologia berrien aurrean prebentzio eta segurtasun neurriak hartzeko aholkuak emango dituzte adituek hainbat solasaldi eta tailerretan, eta horietan doan parte hartu ahal izango dute interesa duten guztiek. Gainera, errealitate birtualaz gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Ekimenak dibulgaziorako bokazioa du eta, horregatik, solasaldietan teknologia berrien inguruko gai anitz landuko dira; robotikarekin, programazioarekin eta datuen analisiarekin harremana duten gaiak, besteak beste. Usabal kiroldegira gerturatzen direnek hainbat ekintzatan parte hartu eta Openguneko espazioak bisita ditzakete: jokoen eremua, 3D inprimagailuak, errealitate birtualaren espazioa, hardware arloa eta marka teknologikoen stand-ak.
Espazio horien artean, azpimarragarrienetako bat Thermaltake enpresarena izango da. Elikatze-iturrien diseinu eta fabrikazioan, hozte-sistemetan eta prestazio altuko kaxetan espezializatuta dago enpresa hori, eta Gipuzkoa Encounterren izango duen gunean bisitariek Mod Vodka ezagutu ahal izango dute, eraldatua dagoen ordenagailu ikusgarria. Gainera, hozte likidoari buruzko ikastaroa eskainiko dute, moddingerako (ordenagailuen eraldaketa estetiko eta teknikoa) beharrezkoa den prozesua.
Aisialdi eta formakuntza jarduera horiek Opengunen izango dira, sarrera librea duen eremuan. Espazio hori kiroldegian euren ordenagailuekin ezarriko diren parte-hartzaileentzat erreserbatua dagoen gunearen ondoan dago. Aurreko edizioetan, Opengunek arrakasta handia izan zuen eta bertaratu ziren ehunaka pertsonek espazioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Sarrerak, 2 segundotan agortuta
Hitzordu teknologiko honek egundoko arrakasta duela nabaria da. Izan ere, aurreko edizioan, zaleek 15 segundotan erreserbatu zituzten ordenagailu-postu guztiak, eta aurten, berriz, 2,1 segundo behar izan dituzte, soilik, 400 eserlekuak hartzeko. Eta zale mordoa geratu da itxarote-zerrendan.
Euskaltelek Tolosako Usabal kiroldegian ezarriko duen sare informatikoari esker, segundoko 10 gigako internet-konexioa egongo da, etxeetako nabigazio abiadura baino askoz ere handiagoa. Hala, Gipuzkoa Encounter Estatu guztiko ekimen teknologiko azkarrenetarikoen artean kokatuko da.
Euskaltel Konekta fundazioak antolatutako egitarauan, parte-hartzaileek arte digitalarekin, programazioarekin, bideo-jokoekin, software librearekin eta hardware-arekin zerikusia duten tailerrak egin ahal izango dituzte, beren ezagutzak eta sormena areagotzeko asmoarekin. Parte-hartzaile askok, gainera, Laskorain Ikastolan ipiniko dituzten literetan pasako dute gaua.
Bestalde, Goi Formakuntza Profesionaleko Tolosaldea Institutuko lau ikaslek ere hartuko dute parte bilkuran, errendimendu altuko sareek nola funtzionatzen duten ikasi eta institutuan ikasitakoa testuinguru erreal batean aplikatzeko.
Euskaltel Konektak antolatutako partyaren laguntzaile dira Euskaltel, Tolosako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako departamentua, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saila, SPRIren bitartez.
Komunikabideentzako akreditazioak:
Gipuzkoa Encounter 13ra gerturatu nahi duten komunikabideei arren eskatzen diegu bertaratu behar duten kazetari eta teknikariei aldez aurretik akreditatzeko, datuak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliz:
- Izen-abizenak.
- NAN zenbakia.
- Komunikabidea.