Fast Crimping

Hardware eta teknologia zaletuenentzako, aurten ere Fast-Crimping lehiaketa ekarriko dugu. Helburua? RJ-45 sareko kable baten bi muturrak krinpatu, ahalik eta denbora laburrenean.

Sailkapen txanda bat egongo da, 5 hoberenak bakarrik pasako dira finalera! Arau batzuk bete beharko dituzue:

Kablearen krinpadura zuzena izan behar da, ez gurutzatua.

Koloreen orden standard-a jarraitu beharko duzue, sareko gure mutilak erabiltzen dutena hain zuzen ere: Laranja/Txuria; Laranja; Berdea/Txuria; Urdina; Urdina/Txuria; Berdea; Marroia/Txuria; Marroia. Eta kablearen zati bat buruaren barruan sartu behar da.

Irabazlea, kablea denbora gutxienean krinpatzen duena izango da, baldin eta kableak funtzionatzen badu.

Ostiralean 20:00tan eszenatokian zuen zai egongo gara!

Izen-emateak Intranetean!

twitter facebook flickr youtube instagram twitch