Zinemari buruzko Triviala

Keparen eta Cristianen eskutik, Encounter guztietan arrakasta handia izan duen Zinemaren Triviala.

Eman izena Intranetean!

FINAL HANDIA larunbatean izango da, gauerdian, agertoki nagusian.

ARAUDIA:

Azken fase honetara igaro aurretik, parte-hartzaileek fase kanporatzaile bat igaro behar dute intranetean. 15 pertsona bakarrik klasifikatuko dira. 

Azken fasean, 15 parte-hartzaile horiek agertokiaren barrenean daudela, galdera-txanda bat egingo da, zeinetatik lau finalistak aterako baitira. Lehenengo txanda honetan, filmen irudiak agertzen dira, eta haien inguruko galderak erantzun behar dituzte parte-hartzaileek. 

Lau finalistak sailkatzen direnean, agertokira igoko dira, eta final handia hasiko da, non bost galdera-txanda gainditu beharko baitituzte. Asmatzen badute, 1 puntu lortzen dute; ez badute asmatzen, errebotea egiten da, eta beste finalista batek lor dezake puntua.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch