Deskribapena: Gokuk bere marka guztiak hautsiko ditu! Dragon Ballen azken urteetako jokorik ikusgarriena. Arc System Works-ek egin du, Guilty Gear eta BlazBlue borroka-leinu ezagunen sortzaileak.
Bertsioa: PS4
Oharra: Pertsonaia guztiak egongo dira eskura, baita orain arte atera diren hirugarren denboraldikoak ere.
Araudia
- Bai kanporaketa-fasea bai finalak BO1ean jokatuko dira.
- Borrokaldi bakoitza 3vs3 izango da, eta 300 segundo iraungo du gehienez.
- Borrokalariz alda daiteke borroka-saio batetik bestera, baita kanporaketa-txandetan ere (jokalariaren nahierara).
- Finalaurrekoetan eta finalean, itsuka aukeratu daiteke pertsonaia, jokalariek hala nahi badute. Finalaurrekoan eta finalean, jokalari bakoitzak zein pertsonaiarekin jokatuko duen esan behar dio antolatzaileari, aurkariak jakin gabe, eta, gero, hautatu egingo dituzte. Hala, counterpickinga saihestuko da.
- Erabiltzaileek beren kontrolak ekar ditzakete txapelketan parte hartzeko, baina haiek ezin dira izan haririk gabeak (Xbox One ez badira), ezta makrodunak edo turbodunak ere.
- Cronus Max Plus eta Titan One bihurgailuak ez daude onartuta.*
- Jokalari bakoitzak bere kontrolak doitu behar ditu borroka hasi aurretik. Borroka-saio erdian ezin dituzte doitu. Parte-hartzaileen ardura da kontrolak prest izatea borroka bakoitzaren aurretik.
- Mapa ausaz aukeratuko da. Mapa jakin bat aukeratuz gero, ausazko mapa batekin berrabiaraziko da.
- Debekatuta dago borroka bat aurrez justifikatu gabe geratzea. Hori eginez gero, zigor gisa, round hori galdutzat emango zaio.
- Ez da onartzen coachinga borrokek iraun bitartean.
Oharrak
* Egokigailu bat behar izanez gero beste plataforma bateko kontrolagailuak jartzeko, Cronus Max Plus egokigailuak ditu antolakuntzak lehiaketetarako bereziki prestatuak. Egokigailu horiek bakarrik baimenduko dira.
Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.