Counter Strike: Global Offensive

Deskribapena: Counter-Strike: Global Offensivek (CS: GO) areagotu egingo du taldekako ekintza-jokagarritasuna, zeina aitzindari izan baitzen plazaratu zutenean, duela 12 urte.


Jokatzeko modua: 2 vs 2

Araudia:

Finalaurrekora bitarteko partida guztiak BO3an jokatuko dira; finalaurrekoa eta finala, B05ean.

  • Hamabost saio izango ditu partida bakoitzak; Horietatik zortzi irabazten dituenak irabaziko du partida.
  • Jokalariek ezin dute bertan behera utzi jokatzen ari den partida bat. Halakorik gertatuz gero justifikaziorik gabe, galdutzat joko da jokalari horren partida eta dagokion zigorra aplikatuko zaio.
  • Arazoak partidako bi jokalariei eragiten badie (jokoko zerbitzariak eroriz gero, adibidez), bertan behera geldituko da partida, eta berriz jokatu beharko da.
  • Debekatuta daude “Cheat” programa guztiak, eta, inork erabiltzen baditu, lehiaketatik kanpo geldituko da. Debekatuta dago “bug”ak edo jokoaren akatsak erabiltzea egoeraz baliatzeko, eta aurreko kasuan esandako neurri berak hartuko dira.
  • Arauak hautsiz gero, lehiaketatik kanpo geldituko da berehala parte-hartzailea, edo partida osoa edo zati bat galduko du.
  • Partida jokatu bitartean konexioa ustekabean eteten baldin bada, bi jokalariei kalterik ez eragiteko egokien deritzon erabakia hartuko du antolakuntzak.
  • Talde bakoitzak mapa bat baneatuko du; gainerako 3ekin talde bakoitzak bat aukeratuko du, eta hirugarrena erabiliko da hirugarren partida jokatu behar bada. 
  • Adostasunik ez badago nor hasi baneatzen, parekatzearen goiko aldean dagoen taldea hasiko da.

Oharrak

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch